Olioak 2017-10-27T09:33:50+00:00

ZEIN DA ARAZOA?

Euskadin, sukaldean erabilitako olioen % 88 harraskatik edo komunetik botatzen dugu. % 12 baino ez da birziklatzen. Detergenteen eta etxeko xaboien hondarrekin bat egitean, olioek “koipe-bolak” eratzen dituzte, zeinek hodietan buxadurak sor ditzaketen, eta saneamendu-sareen eta araztegien kostuak igotzen dituzten.

ZU ZARA ERANTZULEA!

Ba al zenekien erabilitako olio litro bakoitzak 40.000 litro ur kutsa ditzakeela, hau da, urtean etxean gutariko bakoitzak kontsumitzen dugunaren baliokidea?

Bai, zu ere zara gutariko bat. Zu ere zara erantzule. Baina utzi diezaiokezu erantzule izateari. Uste baino errazagoa da olioak ongi kudeatzea. Baimendutako enpresak daude erabilitako olioak eramateko. Haiek biodiesela ekoizteko lehengai gisa erabiltzen dute olioa.

OLIOAK…
EUREN EDUKIONTZIRA!

Konponbidea erraza da: eraman olioak dagozkien edukiontzira. Zure olioa bildu duzun botilak edukiontzi horretan utzi, ez ezazu zuzenean olioa bota. Horrela, birziklatu ahal izango da eta biodiesel erregaia fabrikatzeko erabiliko da.

Ataza erraza da, etxean olioa biltzea baino ez duzu egin beharko ondoren botatzeko; ez da hainbesterako, ezta? Ez ezazu jarraitu munstroa elikatzen!

Ez elikatu Munstroa kanpainaren bitartez, paper-zapiak komunetik botatzeak dakartzan arriskuak ezagutarazi nahi zaizkie herritarrei, ohitura arduratsuak sustatuz. Ahalegin honetarako, indarrak bildu dituzte zortzi erakunderen artean: Uraren Euskal Agentziak (URA), Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Gasteizko Udal Urak (AMVISA), Añarbeko Urak, Arabako Errioxako Ur Partzuergoa, Busturialdeko Ur Partzuergoa, Kantauriko Urkidetza eta Txingudiko Zerbitzuak. Ekimena Aclima Euskadiko Ingurumen Klusterrak koordinatu du, eta hiri-arroen degradazioaren aurka borroka egitea helburu duen “Herritarren ohiturak eta urgaineratutako kutsatzaileak” delako hedapen handiagoko proiektuaren barruan mamitu da.

Sustatzaileak:

Amivisa
Agasa
Consorcio de Aguas
Busturialdekoura
Consorcio Aguas Rioja Alavesa
Kantaurikourkidetza
Txingudi
Uragentzia

Koordinatzailea: