Munstro ikusezina ezagutzen duzu?

Ingurunean sortzen ari garen kutsadurari aurre egitea gaur egungo erronka handietako bat da gizateriarentzat. Populazioaren hazkunde jarraitua eta garapen teknologiko eta industrial azkarra, beste batzuen artean, eragin handiak sortzen ari dituzte ingurumenaren gainean eta, haien ondorio bezala, giza osasunaren gainean. Gaur egunean, kutsatzaile mota ezberdinen artean, Euskadiko Ur–Erakunde Publikoei gehien arduratzen dietenak “Suspertzen ari diren kutsatzaileak” deiturikoak dira.

Baina, zer dira? Suspertzen ari diren kutsatzaileak aurrez ezezagunak (edo ez) diren substantziak dira, zeinek gaur egunean kutsatzaile estatusa ez daukaten. Bere agerpena ingurumenean ez da berria izan behar, baina ba da berria osasunerako eta ingurumenerako ondorio posibleei buruzko kezka.

Non daude ezkutatuta?

Bere presentziaz ez jakitun izanda, gizateriak egunero erabiltzen ditugun etxe-produktu anitzen barruan aurkitzen diren substantziak dira. Kutsatzaile hauek ez dira detektagarriak lehen begiratuan, eta horregatik baita “Munstro Ikusezin” bezala ezagutzen dira ere.

 

Ardura pertsonaleko produktu batzuek mikroplastikoak dituzte; bere ingurunean dauden substantziak xurgatzeko gai diren plastikozko esfera txikiak diren, partikula kutsatzaileagotan bihurtuz. Hortzak garbitzerako pastan, dutxa-geletan, exfolianteetan, … eta hainbat eguneroko produktuetan aurkitzen dira zeinek azken batean gure etxeetako isurbideengatik isurtzen diren.

 

Paper –zapiek ardura dute ere, Saneamendu-Sarean buxadurak sortzen dituztenez gero. Paper zapi higienikoak ez dura une berean deskonposatzen eta honen erruz hoditerietan metatzen dira izugarrizko tapoiak sortuz. Hortaz, paper zapi hauek WC-agatik baztertzea saihestu behar dugun praktika da. Paper-zapiak… zakarrontzira!

 

Botika eta sendagaiak kutsatzaile iturriak dira. Gernuaren bidez eta komunetik botatzen ditugun (zeinek bota behar ez diren) sendagaien bidez kutsatzaile hauek uretara ailegatzen dira. Bakterioak antibiotikoei erresistenteak bihurtzen badira, eragiten dituzten gaixotasunak tratatzeko modurik ez da egongo! Botikak farmazietako SIGRE puntuetan beti uztea gogoratu.

 

Etxe-olioek inpaktu larriak eragiten dituzte Saneamendu-Sarean eta uretan; olio litro baten erabilerak, 40.000 litro ur kutsatzako ahalmena du, etxeetan pertsona bakoitza urtean kontsumitzen duen baliokidea. Gainera, etxe-olioak eta koipeak harraskagatik botatzerakoan, bero daude eta likido-egoeran aurkitzen dira; baina hoditeria-sisteman sartzerakoan hozten dira eta solidifikatu egiten dira gelatina gogor eta likatsuak eratuz zeinek hoditerietako paretei atxikitzen diren, aparrak, tapoiak eta Saneamendu-Sareko buxadura arazoak sortuz. Olioak…Euren edukiontzira!

 

Zer egin dezakegu egoera hau saihesteko?

Ez zaitez kezka! Kutsatzaile-kantitatea murrizten hastea dirudien baino soilagoa da. Ideia batzuk hemen uzten dizkizuegu:

  • Informazio eza ekiditu. Funtsezkoa da zer produktu mota erabiltzen ari garen jakitea. Hartarako etiketak irakur ditzakegu, ziurtatu “ingurumenari dagokionez begirunetsuagoak” bezala dauden produktuak bilatzea, edo/eta artisau eta ekologikoak diren produktuak dituzten tokietan erostea.
  • Benetan hainbeste produktu behar dituzu? Zenbaitetan, erabili behar den aplikazio-dosia jakitearekin nahikoa da osasunerako eta ingurumenerako kaltea txikiagotzeko. Higiene edo garbiketarako produktuen erabilera ekiditea ez da helburua, aplikazio-dosi zuzenean eta era arduratsuan erabiltzea baizik.
  • Erabilera-seinaleak garrantzitsuak dira. Produktuak, zuzendutako erabilietarako erabiltzea. Modu honetan behargabeko hondakinak sortzea eta behargabeko ingurumen-inpaktuak saihestea lortuko dugu.
  • Zein da zure produktuen errezeta? Kutsatzaile Izendatu Berri gutxiago dituzten produktuak erabiltzea. Badaude mugikorreko aplikazioak zeinek informazioa eskaintzen duten, sarean informazio pilo dago eta baita zenbait dendetan produktuen jatorria ipintzen dute ere.
  • Zakarrontzia erabili. Buxadurak edo botatzen diren botiken erruz sortutako arazoak adibidez oso erraz saihestu daitezke era egokian kudeatzen baditugu hondakin horiek. Ondo baztertzen baditugu produktu horiek, Saneamendu-Sarea babesten ari gara.

 

HONEN GAINEAN GEHIAGO SAKONTZEA GUSTATUKO LITZAIZUKE?

JAR ZAITEZ HARREMANETAN GUREKIN ETA AZAL IEZAGUZU ZER LAN-FORMATU NAHIAGO DUZUN!

Kutsatzaile hauen eraginak txikiagotzeko bai Saneamendu-Sarearen, osasunaren eta ingurumenaren gainean, ohitura-aldaketa bat ematea eta herritarren kontzientziazioa handiagoa lortzea beharrezkoa da.

Euskadiko Uraren Entitate Publikoek, Aclima _ Basque Environment Clusteraren koordinazioaren azpian ohitura-aldaketa erronken bitartez ekarri nahi dute. Horretarako, heziketa-zentroei (lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza, ziklo formatiboak, etab.) eguneko ikastaroak eta lantegi didaktikoak eskaintzen zaie.

Hiritarrak gai honi buruz sentikor bihurtzea da helburua. Horretarako, arazoa era erraz batean azalduko da eta honekin batera alternatibak eskainiko dira eta baita ere aholku zerrenda bat hondakin eta kontsumorako uren poluzioa, neurri batean edo bestean, sortzen laguntzen dituzten etxe-produktuen erabilera onaren inguruan.

 

Proiektu honetan parte hartzea gustatuko litzaizuke?

>> Informazio gehiago eskatzeko eta zure ikasleen heziketa-beharretara hobeto moldatzen den laneko formatua aukeratzeko hurrengo esteka sakatu.

 

DESCARGATU

 

 

 

 

2018-06-08T13:03:23+00:00 8 June, 2018|