Lauaxeta Ikastolak First Lego League Euskadi lehiaketara eraman du “Ez elikatu munstroa” kanpaina

Otsailaren 10ean egin zen First Lego League Euskadi, Gasteizko Europa Jauregian. Kirol-txapelketen formatua du nazioarteko heziketa-programa horrek, eta hau du helburu: zientzia eta teknologiarekiko interesa piztea gazteen artean, eta XXI. menderako behar diren gaitasunak sustatzea.

Aurten, taldeek uraren giza zikloaz jakin beharreko guztia ikasi behar zuten, Hydro Dynamics desafioaren bidez: non eta nola aurkitu ura, eta nola garraiatu eta erabili behar bezala.

Lauaxeta Ikastolak bat egin du, First Lego Leaguen, “Ez elikatu munstroa” kanpainarekin, herritarrak kontzientziatzeko etxeko komuna behar bezala ez erabiltzeak dakartzan arazoez eta ondorioez.

 

EXPO RETRETE ere Fist Lego Leagueren kolaboratzaile

Iazko urtearen amaieran ekin zion “Ez elikatu munstroa” kanpainak First Lego Leagueren kolaboratzaile izateari.  Trebatzaile gisara jardun da erakusketa hori First Lego Leaguen, eta zenbait partzuergotako teknikariek hitzaldiak eman dizkiete Bigarren Hezkuntzako ikasleei, uraren zikloa deritzonean, uraren saneamenduaz eta haren kutsatzaile berriez. Erakusketa batzuekin batera, lantegiak ere antolatu ziren, zenbait ikastetxerekin elkarlanean.

 

2018-03-02T12:58:54+00:00 2 March, 2018|