Hondarribira heldu da exprorretrete, komunei eta hustubideei ematen diegun okerreko erabilera azpimarratzeko

.- Hilaren 25ean egongo da erakusteka hau ikusgai San Pedro Kaleko hainbat puntutan banatuta

.- Txingudiko Zerbitzuakek Uraren Munduko Egunaren harira antolatutako jarduera da

 

Txingudiko Zerbitzuakek berriz ere dei egiten du herritarrek gure hirietan behin eta berriz gertatzen ari diren arazoetako baten aurrean arreta jar dezaten, zabor biltegi gisa erabiltzen baitira, ez gutxitan, saneamendu sareak.

 

ExpoRetrete erakusketa hementxe dugu berriro ere Txingudiko eskualdeko kaleetan, oraingo honetan Hondarribian, herritarrak sentsibilizatu daitezen zein ondorio kaltegarriak eragiten dituzten komunetara eta hustubideetara botatzen ditugun elementuek, esate baterako, botikek, garbigarriek, janari hondarrek, toallitek, olio erabiliak eta toallita busti guztiz kaltegarriek, gai eta substantzia batzuk aipatzearren.

 

Hilaren 25ean, igandearekin, egongo da erakusteka hau ikusgai San Pedro Kaleko hainbat puntutan banatuta. Panelak, pantailak bideoekin, estolda bat birsortzen duen maketa bat eta hodi gardenak dauzkan bainugela bat irudikatzen duen plataforma izango dira, besteak beste, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 15:00ak arte ikusi ahal izango den erakusketa osatuko duten elementuak.

 

Uraren Munduko Eguna

 

ExpoRetrete 2016ko ekainean ikusi ahal izan zen Bioterra erakusketaren esparruan, eta iaz Zabaltza Plazan, eta aurten Txingudira itzuliko da martxoaren 22ko Uraren Munduko Egunaren harira, Nazio Batuen Batzar Nagusiak egun hori bereizi baitzuen herrialde guztietako erakundeek eta instituzioek baliabide natural hori hobe banatzeko eta errespetatzeko ekintzak bultzatzeko xedean.

 

“Guk uste dugu San Pedro kalean jende ugari ibiltzen dela igandean”, azaldu du Txingudiko Zerbitzuakeko gerente Leire Zubiturrek “eta, beraz, oso leku egokia da gure etxeetako hustubideak erabiltzean geure egin ditugun ohitura eta usadio ezegokiak gogorarazteko, ingurumen eta ekonomia ikuspegitik arazo larriak eragiten baitituzte. Olio erabilia, janari hondarrak, toallitak eta botikak arraskatik edo komunetik behera botatzen ditugunean eta begien bistatik kentzen ditugunean arazo bat gainetik kendu dugula pentsa genezake, baina ez da horrela, huts larria da hori”.

 

“Ohartu gabe”

 

“Janaria botatzean”, gaineratu du zehazki, “arratoiei jaten ematen diegu, eta horrenbestez, ohartu gabe, izurri horri eusten laguntzen diogu. Olio erabilia isurtzen badugu, gure saneamendu sareko arteriak buxatzen ditugu, eta arazoak sorrarazten ditugu hondakin uren zirkulazioan geure hoditerian eta ur biltzaileetan barna. Komunetik behera botikak edo garbigarriak botatzen baditugu, berriro ere ingurumenera botatzen ditugu irazkietan eta araztegietan ezin atxiki daitezkeen substantzia kaltegarriak, berriz ere geurera itzultzen direnak, itsasoaren bidez eta ‘kutsatzaile emergenteak’ deituen bidez”.

 

Erakusketak agerian utzi nahi ditu egoera horiek eta beste batzuk modu didaktiko eta atseginez, adin guztientzako egokiak diren jolasekin, komiki batekin, maketekin eta panel berriemaileekin.

 

 

Behe Bidasoa, 2018ko martxoak 22

2018-04-13T10:38:59+00:00 23 March, 2018|