“Herritarrak ere kutsatzen du” lehiaketa arrakastaz amaitu da

La Salle bizkaitar zentroan kutsatzaile sortuberriei buruz gauzatutako tailerren esparruan antolatutako lehiaketan ikasleek osotara 53 proposamen aurkeztu dituzte

Igarotako urtarrilak 7an amaitu zen La Salle bizkaitar eskolako ikasleek aurkeztutako 53 proposamenen artean onena hautatzeko bozketa-epea. Proposamen hauekin sortuberri diren kutsatzaileen arazoa herritarrei azaltzen saiatu dira, baita aisialdi eta kontsumo uretan kutsadura mota hauek ekiditeko konponbideak ere.

Proposamen hauek ikasleei kutsatzaile sortuberriei buruz gauzatutako tailerretan parte hartu zutenean aurkeztu zitzaien erronkaren atal bat dira. Tailerrak Euskadiko Uraren Erakunde Publikoen Sareak, Aclimaren (Euskadiko ingurumen sektoreko Klusterra) koordinazio pean, parte hartu zuen “Herritarren ohitura kutsatzaile sortuberriak” proiektuaren esparruan antolatu ziren.

Hiru erronka ezberdin proposatu ziren:

  • DBH 1. mailako ikasleentzat, kutsatzaile sortuberriak izan litezkeen produktuen kontsumo eta hondakin praktika onak ezagutarazteko argazki-lehiaketa.
  • DBH 3. mailako ikasleentzat, senideak, lagunak eta ikaskideak kutsatzaile sortuberrien arazoari buruz kontzientziatzeko infografia edo poster bat garatzeko lehiaketa.
  • DBH 4. mailako ikasleentzat, lehiaketa audiobisuala. Ikasleek bideo bat graba zezaketen kutsatzaile sortuberrien arazoari buruz kontzientziatzeko edo ideia berritzaile bat erakutsi kutsatzaileen iritsiera Saneamendu-sarean neurtu eta murrizteko.

Talde irabazleak zeintzuk diren jakinarazi aurretik, parte hartu duten ikasle guztiak zoriondu nahi ditugu: mezua ulertu dute eta “mikrokutsadura” mota honekin benetako kezka adierazi dute. Eskerrik asko eta zorionak, proposamenak oso ondo landuta daude! Beste begiratu bat eman nahi badiozue, hau da La Salleko ikasleek landutako 53 proposamenak ikusteko esteka:

https://www.instagram.com/water_substances/?hl=es

DBH 1. maila, argazki-lehiaketa: 18. taldea, 71 likes

Bi argazki hauekin La Salleko DBH 1. mailako 18. taldeak gogorarazi nahi izan digu zabor bakoitza dagokion edukiontzian sartu behar dugula (paper-zapi bustiak zakarrontzian eta sendagaiak SIGRE gunean, inoiz komunean)

DBH 3. maila, Infografia/poster lehiaketa: 17. taldea, 122 likes

DBH 4. maila, lehiaketa audiobisuala: 19. taldea, 332 likes.

2018-01-18T17:05:42+00:00 18 January, 2018|