EXPORETRETE, munduko komunaren egunean protagonista

Munduko Komunaren eguna dela eta, Txingudiko Zerbitzuakek berriz ere azpimarratu nahi du zein garrantzitsua den saneamendu sare egokia izatea, pertsonen osasunerako zein ingurumenerako. Helburu  horrekin Exporetrete erakusketa egon da ikusgai azaroaren 18 eta 19an  Irungo San Juan Plazan. Gaur goizean erakusketa bisitatu dute, Jose Antonio Santanok eta Txomin Sagarzazuk, Txingudiko Zerbitzuakeko presidente eta presidenteordea, hurrenez hurren, eta Leire Zubiturrek, erakunde publikoko gerenteak.

Jose Antonio Santanok azaldu duenez erakusketa honen bitartez ” gizartea sentsibilizatu nahi dugu arazo honen inguruan, eta oraingoan indar berezia jarri dugu bizilagun elkarte eta eskoletan”.

Erakusketa atzo inauguratu zen Bidasoa K.E.-ko jokalariekin batera, atzo hainbat bisita jaso zituen eta gaur ere beste horrenbeste espero dira. Bi egunotan zehar Txingudiko Zerbitzuakek 10-30 lagun bitarteko taldeentzat bisita gidatuak eskaini ditu bi formatutan;  bat inguruko elkarteei zuzenduta eta bestea eskolei. Biak doakoak izan dira eta 60 mintuko iraupena izan dute gutxi gorabehera.

Tamaina handiko iglu baten barrruan kokatuta dago erakusketa eta guztira hamaika panel ikusgarri ditu, horrez gain joko eta bideoak ere baditu Behe Bidasoako saneamenduaren errealitatearen berri emateko.

Exporetrete erakusketari hasiera ematen dio grafikoki azaldutako uraren ziklo integrala, hau da, ur tanta baten bidea azalduko da, urtegian biltzen denetik itsasora iristen denera arte. Bidasoaldean 56 ordu ematen ditu ur tanta batek bide horretan, eta etapa garrantzitsuak gainditzen ditu.

Behe Bidasoako saneamendu sareak 485 km, 25.000 kutxatila eta 15.000 estolda-zulo ditu eta gutxi gora behera bi urte behar dira sarea garbitu ahal izateko. Leire Zubiturrek, Txingudiko Zerbitzuetako gerenteak, azaldu du saneamendu sarearen erabilpen desegokia arazo larria dela gure artean, izan ere sarritan hondakinen edukiontzia balitz bezala erabiltzen baitugu sarea. “Hainbat elementu kaltegarri bota ohi ditugu komun eta hustubideetatik, besteak beste, botikak, garbigarriak, janaria, olio erabiliak eta toallita busti guztiz kaltegarriak eta ez gara konturatzen gure saneamendu sarearen arteriak blokeatzen ari garela eta arazoak sortzen ditugula hondakin-uren zirkulazioan hoditeri eta kolektoreetan zehar”.

Azkenik, Txomin Sagarzazuk gaineratu du ohitura desegoki horiekin ingurumenera   jaurtitzen ditugula bahe edo araztegiek gelditu ezin dituzten sustantziak eta guregana bueltzen direla itsas animalien bitartez  “kutsatzaile emergente” gisa.

“Estoldetako munstroa ez elikatu” kanpainari atxikimendua

Horretaz guztiaz gain, Munduko Komunaren eguna dela eta, Txingudiko Zerbitzuakek Espainiko Ur hornidura eta Saneamenduko Elkartearen (AEAS) “Estoldetako munstroa ez elikatu” kanpainari atxikimendua sinatu du hiri-urekin lan egiten duten beste ehun bat erakunderekin batera. Atxikimendua sinatu duten erakundeak kanpaina sustatu eta zabaltzera konprometitzen dira.

 

2019-11-19T13:01:53+00:00 19 November, 2019|