“EXPO-RETRETE”, KOMUNA BEHAR BEZALA ERABILTZEAK DUEN GARRANTZIAREN INGURUKO ERAKUSKETA IBILTARIA

Busturialdeko Ur Partzuergoak, Exporetrete erakusketa ikustera etortzeko gonbita egiten dizue zuen erakundeko irakasle eta ikasleei.

Komuna bezalako elementu ezinbesteko batek, inguruan duen guztia ezagutu eta komuna oker erabiltzeagatik hain ezagunak ez diren ondorioetan barrena murgiltzeko aukera paregabea eskaintzen du erakusketa honek.

Zure eskolan 5 lagun edo gehiago biltzen bazarete, 40 minutuko bisita gidatua doan eta laguntzaile batekin egiteko aukera izango duzue, eta hiri saneamenduari buruzko xehetasunak emango zaizkizue.

Erakusketa Gernika-Lumoko pasealekuan egongo da kokaturik, gaurtik hasi eta datorren astelehenerarte (astelehena 15 barne). Erakusketaren ordutegia 10:00 tik -14:30 etara eta 16:30 tik-20:00 etara izango da. Ordutegi horretan noiz nahi bisita daiteke era librean eta dohainik.

2018-01-09T15:24:20+00:00 9 January, 2018|