Expo-retrete Berdeago-n, Euskal Ingurugiro Iraunkortasun Azoka

Durangoko Udalak “Ez elikatu munstroa” kanpainarekin bat egin eta EXPO RETRETE Berdeago Azokara eraman du.

 700 pertsona inguruk bisitatu dute Durangon (Bizkaia) urtero egiten den Euskal Ingurugiro Iraunkortasun  Berdeago  Azokaren seigarren edizioko Expo-Retrete erakusketa ibiltaria. Aurten, Durangoko Udalak “No alimentes al Monstruo/ Ez Elikatu Munstroa” kanpaina bultzatu nahi izan du.

Urtarrilaren 27an eta 28an, Berdeago Nature jardunaldien barruan, “Komuna ez da zaborrontzia” lemapean, etxeko komuna behar bezala erabiltzeko hiritarrak kontzientziatzeko helburua duen erakusketa honetara hurbildu dira bisitariak.

Erakusketa Landako Gunea azoka-barrutian jarri da eta panelen, bideoen, maketen eta elementu elkarreragile ilustratzaile batuen bitartez komuna gaizki erabiltzeak eragiten dituen arazoez eta haiek saneamendu-sareetan eragiten dituztenez jabetzeko.

post-retrete-informacion

Erakusketaren gako-elementua komuna da, eta haren inguruan irudikatzen da uraren ziklo osoa eta saneamenduko sistemen funtzionamendua, eta zaborra komunetik botatzearen ondorioak ere aurkezten dira, paper-zapiak gehienbat.

Zentzu horretan, erakusketara hurbildu diren 700 pertsonek, horietatik 270 haurrak eta gaztetxoak, paper-zapi hezeak uretan zenbatera arte desegiten edo disolbatzen diren ikusi dute. Horretarako, erakusketak iraun dituen egunetan zehar urez betetako beirazko potoetan sartu zituzten.

Gainera, bisitariek bazkaria, sendagaiak, pintura edo olioa komunetik edo harraskatik botatzearen ondorioak zein diren ere ikusi dute, eta baita “suspertzen ari diren kutsatzaile” deritzenak, hau da, jatorria etxeetan duten eta itsasoan bukatzen duten osagai kimikoak, daudela ere.

Erakusketa ibiltaria dagoeneko izan da Bilbon, Vitoria-Gasteizen, Donostian, Irunen eta Gernikan, eta hiru euskal lurraldeetako ur-mankomunitateek eta partzuergoek, Uraren Euskal Agentziak (URA) eta Aclima Euskadiko Ingurumeneko Klusterrak antolatu dute. Erakusketaren helburua gizartea suspertzen ari diren kutsatzaileen erabileraren inguruan kontzientziatzea da.

2018-02-01T18:25:50+00:00 1 February, 2018|