Pilulak, behar-beharrezkoak direnak bakarrik. Sendagai gehiegi hartzea ez da osasuntsua. Behar ez ditugun zenbat ibuprofeno, antibiotiko eta abar hartzen ditugu egunero? Eta, horietatik, zenbat botatzen ditugu? Baina, agian, beste bat da galdera garrantzitsua: Non bukatzen dute sendagai horiek? Badakizu erantzuna. Hurbileko ibaietan edo itsasoan, medikamentuen hondakin guztiak ez baitira deuseztatzen araztegietan. Sendagaien milaka formulazio desberdinek, haien erabilera aldaketak eta osasun-sarean agertzeak, haiek guztiz desegitea bermatzen duen teknologia bideragarria ez aurkitzea eragiten du, bai teknikoki bai ekonomikoki.
Ez ezazu begiratu beste alderantz. Zuk ere botatzen dituzu sendagaiak komunetik eta munstroa elikatzen laguntzen duzu iraungi duten medikamentuak komunetik botatzen dituzun bakoitzean. Badakigu zuretzat aukerarik erosoena dela, baina ez da arduratsuena. Beraz, nahiz eta ez ikusi, hondakin horiek berez desagertzen ez direla izan kontuan.
Uste baino errazagoa da iraungitako sendagai horiek ongi kudeatzea. Sendagaien kutxak eta soberakinak hurbilen duzun botikara eraman, eta utzi itzazu SIGRE puntuan. Irabazi asmorik gabeko entitate horrek behar bezala kudeatuko ditu nahi ez dituzun sendagaiak. Erraza dirudi, ezta? Ez ezazu jarraitu munstroa elikatzen!