¡KOMUNA EZ DA ZAKARRONTZIA!
Komuna pixa eta kaka egiteko da, zakarrontzi gisa erabiltzeak saneamendu-sarea trabatu eta kalteak eragiten ditu ingurumenean.
Egunez egun ehunka kilo hondakin solido jaurtitzen ditugu komunetik Euskadin, eta… BUXADURAK sortzen ditugu! Sareko hiru buxaduratik bi produktu higieniko-sanitarioek eragindakoak dira (toallatxoak, sendagaiak, olioak, preserbatiboak, etab.)

Ez urak arazteko metodoak ezta saneamendu-sareak ere, ez daude diseinatuta komunetik botatzen diren osagai kimikoak eta hondakinen partikula guztiak desegiteko, nahiz eta arazketa-tratamenduek isuritakoaren azken kalitatea asko hobetzen duten.
Informazio gehiago:
Ez elikatu Munstroa kanpainaren bitartez, paper-zapiak komunetik botatzeak dakartzan arriskuak ezagutarazi nahi zaizkie herritarrei, ohitura arduratsuak sustatuz. Ahalegin honetarako, indarrak bildu dituzte zortzi erakunderen artean: Uraren Euskal Agentziak (URA), Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Gasteizko Udal Urak (AMVISA), Añarbeko Urak, Arabako Errioxako Ur Partzuergoa, Busturialdeko Ur Partzuergoa, Kantauriko Urkidetza eta Txingudiko Zerbitzuak. Ekimena Aclima Euskadiko Ingurumen Klusterrak koordinatu du, eta hiri-arroen degradazioaren aurka borroka egitea helburu duen “Herritarren ohiturak eta urgaineratutako kutsatzaileak” delako hedapen handiagoko proiektuaren barruan mamitu da.