Ez elikatu munstroa

“Ez elikatu Munstroa” kanpainaren bitartez, paper-zapiak komunetik botatzeak dakartzan arriskuak ezagutarazi nahi zaizkie herritarrei, ohitura arduratsuak sustatuz. Ahalegin honetarako, indarrak bildu dituzte zortzi erakunderen artean: Uraren Euskal Agentziak (URA), Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Gasteizko Udal Urak (AMVISA), Añarbeko Urak, Arabako Errioxako Ur Partzuergoa, Busturialdeko Ur Partzuergoa, Kantauriko Urkidetza eta Txingudiko Zerbitzuak. Ekimena Aclima Euskadiko Ingurumen Klusterrak koordinatu du, eta hiri-arroen degradazioaren aurka borroka egitea helburu duen “Herritarren ohiturak eta urgaineratutako kutsatzaileak” delako hedapen handiagoko proiektuaren barruan mamitu da.

Zein da arazoa?

Arazoaren azalpena oso-oso erraza da. Euskadin, urtez urte, 2.400 tona paper-zapi baino gehiago komunetik botatzen dira, eta kopuru hori era esponentzialean hazten ari da. Paper-zapiak ez dira behar bezain azkar disolbatzen, ur-araztegira iritsi aurretik erabat deuseztatuta egon daitezen. Ondorioz, butxadura eta matxura larriak sorrararazten dituzte saneamendu-sarean, eta horien konponketak milioi bat euroko gainkostua ekartzen du urtero. Guztion artean, sistema oztopatzen eta itotzen ari den munstro handi bat sortu dugu.

2.400 TN
PAPER ZAPIAK
1M €
GAINKOSTUA
MUNSTRO WC
Ez elikatu munstroa!

Zuk ere

erantzukizuna duzu

Ez zaigu batere gustatzen atzamarraz salatzen ibiltzea, baina oraingoan ez daukagu beste erremediorik. Zuk ere erantzukizuna duzu arazo honetan. Zuk ere laguntzen diozu munstroari hondakinez elika dadin, paper-zapi bat komunetik botatzen duzun bakoitzean. Bai, bai, oso erosoa dela komun-ontzia edukiontzia balitz bezala erabiltzea, mamitako baten hondarrak, iraungitako sendagaiak, bestelako hondakinak eta, nola ez, munduan diren paper-zapi guztiak txintik esan gabe irents ditzan. Baina gogoan izan, zeuk ikusi ez arren, hondakin horiek ez direla aztikeriaz desagertzen.

Paper zapiak paperontzira!

Seguraski harrituta utziko zaitu konponbidea zein erraza den: ez itzazu paper-zapiak komunetik bota. Jar ezazu paperontzi bat komun-ontziaren ondoan, begien bistan, paper-zapiak komunetik botatzeko tentaziorik izan ez dezazun. Eutsi egun pare batez, har ezazu behar duzun denbora ohitura okerrak aldatzeko. Etxeko hondakinak zentzuz eta ingurumenarekiko errespetuz tratatu besterik ez duzu egin behar. Aurrerantzean, ez elikatu munstroa.

paperontzia

Zer dira urgaineratutako kutsatzaileak?

Gorakako kutsatzaileak eta kutsatzaile emergenteak ere deitzen dira, eta egia esanda, emergente hitz hori garatzeko bidean dauden sektore ekonomikoei, lanbideei zein negozio-ereduei aplikatu ohi zaie, baina zeharo gauza berria da hondakinei aplikatuta irakurtzea. Urgaineratutako kutsatzaileen kategoria honi atxikita daude hiri-eremuetan sortutako etxeko hondakin mota batzuk. Substantzia horiek guztiak azkenaldian detektatutakoak dira, duela urte gutxi batzuk ezin pentsatuzkoak ziruditen zenbait nanogramo litroko detekzio-mailetara iristea ahalbidetzen duten analisi-metodo aurreratuei esker. Kasu askotan, arautu gabeko kutsatzaileak dira, eta ez dugu ezagutzen izan dezaketen eragina. Ondorioz, nekez aurreikus daiteke nolako efektuak izango dituzten osasunaren nahiz uretako ekosistemen gainean.

 

Contaminantes emergentes    Contaminantes emergentes

Hondakin urak dira substantzia horiek ingurumenera iristeko sarbide nagusia. Hondakin uren tratamendurako ohiko instalazioak ez daude diseinatuta mikrokutsatzaile horiek deuseztatzeko, eta ondorioz, ezin da bermatu guztiz garbitzen direnik. Besteak beste, iraungitako sendagaiak, detergenteak, janari-hondakinak, olioak, drogak, norberaren zainketarako produktuak eta, nola ez, paper-zapiak. Horiek guztiak urgaineratutako kutsatzaileak dira.

#ezelikatumunstroa

Kanpainarekin bat egin

Zeure esku dago saneamendu-sarean gertatzen diren butxadurak eta matxurak saihestea. Aski duzu paper-zapiak komunetik ez botatzea, baina beste gauza asko ere egin dezakezu kanpaina hau arrakastatsua izan dadin. Elkarrizketan parte hartu, horren zabalkundean lagundu eta partekatu… Ez egon guri begira, gurekin bat egin!

 

twitter  facebook  instagram  youtube

Sustatzaileak:

logos01

Aguas Municipales de Vitoria (AMVISA) Aguas del Añarbe Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia Consorcio de Aguas de Busturialdea

logos02

Consorcio de Aguas de la Rioja Alavesa  Kantauriko Urkidetza Servicios de Txingudi Agencia Vasca del Agua (URA)

Koordinatzailea:

logoaclima

Clúster de Medio Ambiente de Euskadi, Aclima